Etxebizitzak alokairu eskuragarrira bideratuko dituzte, eta esleipen irizpideak CASA47k zehaztuko ditu. Lekunberriko Udalak, Nafarroako Etxebizitza Departamentuak eta Nasuvinsak hainbat bilera eta lan saio egin dituzte prozesuan, baina azkenean CASA47k Estatu osorako irizpide berdinak aplikatzea erabaki du.
Udalak adierazi du enpresa publikoarekin harremanetan jarraituko duela eta informazio berria dagoenean herritarrei jakinaraziko diela.