Araizko Kablearen Eguna prestatzen hasi dira

Mailope Aldizkaria 2026ko ekainaren 3a

2025eko Araizko Kablearen Eguna.

Gogoratzen duzu Araizko Kablearen Eguna? Giro aparta, auzolana eta ibarreko ondarea oroitarazteko egun berezia izan da beti. 

Aurten ere, ekimena antolatzeko lehen pausoa emango dute eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Segan, belarra biltzen, musikarekin, antzerkian edo beste edozein modutan lagundu nahi baduzu, zure ekarpena ongi etorria izango da.

Horretarako, bilera-merienda irekia egingo da ekainaren 5ean, 19:30ean, Arribeko elkartean.