Nafarroako Belardi Loratuen Lehiaketaren 2. edizioa martxan da

Mailope Aldizkaria 2026ko ekainaren 8a

Belardi loratua Erron.

Orekan Nafarroako Ingurumen Kudeaketak Nafarroako Belardi Loratuen Lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du, sega-belardiak zaintzen dituzten abeltzainak saritzeko eta balio ekologiko eta kulturala duten paisaia horien ikusgarritasuna areagotzeko. 

Lehiaketa Nafarroako Ipar-mendebaldeko, Pirinioetako eta Iruñerriako nekazaritza-eskualdeetara zuzenduta dago. 

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 30era arte eman dezakete izena, lursail bakarra aurkeztuta. Epaimahai aditu batek belardien lore-aniztasuna, balio natural handiko elementuak eta abeltzaintza-kudeaketa baloratuko ditu. 

Irabazleak biodibertsitatearen aldeko konpromisoa aitortzen duen bereizgarria jasoko du, eta sari-banaketa abuztuko azken igandean egingo den Uharte Arakilgo Artzain Egunean izango da. 

Izena emateko, antolatzaileekin harremanetan jarri behar da, telefono bidez  edo posta elektronikoz:

Izena emateko beharrezko datuak:

  • Hautagaiaren izen-abizenak
  • Lursailaren SIGPAC kodea
  • Posta elektronikoaren helbidea
  • Harremanetarako telefono zenbakia

Informazio gehiago: