Natura eta zaldiak ardatz izango dituen udalekuak antolatu dituzte Intzan

Mailope Aldizkaria 2026ko ekainaren 8a

Aukera Zaldiekin Elkarlana egitasmoak natura eta zaldiak uztartzen dituen udalekuak antolatu ditu. 5-13 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikastaroak izango dira, eta uztailaren 7tik 10era egingo dira, Intzako Perunea baserrian.

Animalia eta naturarekiko errespetua eta zaintza landuko dituzte udalekuetan. Horretarako, zaldiekin lotutako ekintzak izango dira ardatz, baina jokoak, mendi irteerak eta eskulanak ere egingo dituzte. Goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean garatuko dira jarduerak. Halaber, haurrek naturarekin eta animaliekin harreman zuzena izateko aukera izango dute.

Udalekuen prezioa 120 eurokoa da, nahiz eta egun solteetan parte hartzeko aukera ere eskaini, 35 euroren truke. Bigarren anai-arrebentzat, gainera, %10eko deskontua izango du.

Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek antolatzailearekin (Bittor) harremanetan jar daitezke 639 370 645 telefono zenbakian edo Aukera egitasmoaren webgunearen bidez.