‘Sendabelarrekin Ukendua’ tailerra lezaetan

Araxes ikastetxeko LH2 eta LH3ko ikasleak 2026ko ekainaren 17a

Maiatzaren 19an, Araxes ikastetxeko LH2 eta LH3ko ikasleok egun berezia izan genuen. Natura kontuak lantzen ari ginela, Lezaetako, “gure Bakartxok” sendabelarrekin ukendua egiteko tailerra antolatu eta eskaini zigun, besteak beste.

Hasteko, fitxetako informazioa irakurri genuen, sendabelarrak aurkitu eta jaso genituen.. Ondoren, beraietako batzuekin, pausoz pauso,  ukendua prestatu genuen. Gainerakoak eskolara eraman genituen bildumatxo bat prestatzeko. Bitartean, hamaiketako ederra egin genuen, parkean jolastu eta margoketan ere aritu ginen. Eguraldia ere zoragarria egin zigun. 

Gainera, bakoitzak bere etxera “Milagritos” ukendua eraman zuen. A ze opari ederra!  Goiz zoragarria! Eskerrik asko, Bakartxo!