486 parte hartzaile izan dira Euskal Herria Mendi Erronkan

Mailope Aldizkaria 2026ko ekainaren 17a

Naroa Uria Olaizolak eta Borja Zubizarreta Uriak irabazi zuten Euskal Herria Mendi Erronkaren hamabigarren edizioa. Halaber, Zubizarretak lortu zuen gizonezkoen errekor berria (06.31.18). Erreleboka, Paula Alberdi eta Mikel Arriola izan ziren bizkorrenak eta bigarren postuan helmugaratu ziren Aitor Aizkorbe eta Maialen Apezetxea.

Argazkiak: Jon Arangoa eta Goiztiarrak. 

Ekainaren 6an  jokatu zuten Leitzan Euskal Herria Mendi Erronkaren hamabigarren edizioa. Erlojuak goizeko zortziak seinalatu eta lasterketari hasiera eman aurretik, Gorka Urbizuri omenaldia eskaini zioten: «euskal kulturaren eta euskararen alde egindako lan isilari melodia jartzeagatik». Aurrerako dantzariek agurra dantzatu eta Okille Leitzako tailerrekoek prestatutako oroigarria jaso zuen. Zeharo hunkituta eskertu zuen Urbizuk egindako omenaldia.

 

Alfontso Etxarri Azpirotz gogoan

Lasterketa hasi baino minutu batzuk lehenago, Goiztiarrak taldeko kirolariek bi hitzez osaturiko pankarta bat zabaldu zuten irteeran: “EUTSI SENSEI”. Keinu haren bidez, beren babesa, maitasuna eta indarra helarazi nahi izan zizkioten mendi istripua izan zuen Alfontso Etxarri Azpirotzeri.

Zoritxarrez, hiru egun geroago, ekainaren 9an, Alfontso zendu zen.

Mendi Erronkan hainbat aldiz parte hartu zuen eta Goiztiarrak taldearen sortzaileetako bat izan zen. Baina korrikalaria eta mendizalea izateaz gain, oso maitatua zen gure eskualdean. Bere irribarreak eta gertutasunak arrasto sakona utzi dute ezagutu zuten guztien artean.

Mailopetik gure doluminik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu haren senide, lagun eta gertukoei. Alfontso Etxarriren oroitzapena bizirik mantenduko da berarekin bidea, mendia eta bizitza partekatu zituzten guztien artean.

Argazkia: Goiztiarrak. 

486 parte hartzailetik, 411k erronka osatu dute lasterketa 

Ikusleen animoen babespean hasi zuten ibilbidea lasterkariek. 486 parte hartzaile izan zituen hamabigarren edizioak: 148 bakarka eta 72k erreleboka aritu ziren. Horietatik, 411k lortu zuten erronka amaitzea: bakarka 32 emakumek eta 245 gizonezkok eta erreleboka, 67 bikotek.

Emakumezkoetan Naroa Uria azpeitiarra izan zen garaile (08.05.17), Olatz Azazeta bigarren (08.12.00) eta Miren Bastida (08.21.46) hirugarren.

Gizonezkoetan, Borja Zubizarreta azkoitiarra, Lekunberritik aurrera, lasterketa buruan jarri eta azken kilometroetan erakustaldi bikaina eman zuen; 06.31.18 denboran iritsi zen. Horrela, Ander Iñarrak 2024an jarritako marka hobetzea lortu zuen (06.32.15). Bigarren postuan, batera, Imanol Kañamares eta Ibai Primicia helmugaratu ziren (06:39:00). 

 

Erreleboka

Erreleboka, Paula Alberdi eta Mikel Arriola (07.29.08) izan ziren irabazleak. Jarraian, Aitor Aizkorbe eta Maialen Apezetxea (07.35.00) helmugaratu ziren, eta hirugarrenak Iker Eizagirre eta Leire Juanbeltz (07.40.39) izan ziren.

Eskualdeko lehenengo lasterkariak hiru lekunberriar izan ziren: Mikel De Carlos Gorria (07:51:41), Orgi Soroa Guelbenzu (08:02:09), eta Ion Ferreras Layos (08:02:11).

Ibarreko erreleboka, ordea, Jaione Mikeo Lasarte eta Unai Garmendia Huarte (08:15:36) izan ziren irabazleak. bigarren postua Leire Olano Sotil eta Markel Satrustegi Mariñelarenak (08:48:40) bereganatu zuten, eta hirugarren postua Raul Amatriain Arraiza eta Jaione Goikoetxea Gorostegirentzat 08:51:31) izan zen.

EH Mendi Erronka (lasterketa luzea)

 

Postua

Izena

Herria

Denbora

20

Mikel De Carlos Gorria

Lekunberri

07:51:41

28

Orgi Soroa Guelbenzu

Lekunberri

08:02:09

29

Ion Ferreras Layos

Lekunberri

08:02:11

51

Manex Saralegui Izaguirre

Betelu

08:39:03

85

Aimar Lansalot Eraso

Lekunberri

09:03:46

95

Oihan Igoa Gastesi

Lekunberri

09:10:27

138

Isaac Álvarez Carpintero

Lekunberri

09:35:41

150

Kiko Eskamendi Iriarte

Betelu

09:54:13

181

Aimar Estanga Arambarri

Lekunberri

10:26:31

217

Iosu Mariñelarena Aguirrezabala

Mugiro

11:10:45

 

Errelebotako lasterketa

Postua

Izena

Herria

Denbora

12

Jaione Mikeo Lasarte / Unai Garmendia Huarte

Lekunberri / Betelu

08:15:36

21

Leire Olano Sotil / Markel Satrustegi Mariñelarena

Betelu / Betelu

08:48:40

23

Raul Amatriain Arraiza / Jaione Goikoetxea Gorostegi

Uitzi / Uitzi

08:51:31

31

Markel Barriola Hernandorena / Aiora Irastorza Garmendia

Leitza / Lekunberri

09:10:47

35

Ander Apezetxea Ansa / Maider Saralegi Sucunza

Goizueta / Lekunberri

09:18:33

38

Luken Casares Arretxe / Elisabet Bazdicek Zubeldia

Leitza / Lekunberri

09:35:28

47

Iker Chasco Azpiroz / June Aldaregia Azpiroz

Lekunberri / Lekunberri

09:55:55

50

Ilargi Etxarri Santxez / Hodei Etxarri Zabaleta

Arruitz / Arruitz

10:02:34

56

Ohiane Martinikorena Perez / Iñigo Ruiz Albiasu

Iruñea / Lekunberri

10:29:14

60

Mattin Goikoetxea Goiogana / Lorea Uharte Zubeldia

Lekunberri / Baraibar

11:05:33

61

Julen Torrado Beraza / Maddi Uharte Zubeldia

Lekunberri / Baraibar

11:05:33