80+ bazkaria egin dute

Mailope Aldizkaria 2026ko ekainaren 30a

80+ bazkaria.

Ekainaren 19an 80+ bazkaria ospatu zen. Larraungo herri desberdinetako adinekoak elkartu ziren, eta aspaldi ikusi ez ziren lagun eta ezagunak berriro elkartuz. 14 pertsona bildu ziren Astizko Ostatuan, bailarako sei herri ezberdinetatik etorriak. Bazkariaren inguruan solasaldia eta giro atsegina nagusitu ziren.  Paumak, Fundación Caja Navarra eta Fundación la Caixak bultzatutako Programa Innovaren laguntzarekin garatutako 80+ proiektuak bultzatu du ekimena.