Lekunberriko sanjoanak ederki joan dira

Mailope Aldizkaria

Ekainaren 20tik 24ra bitartean ospatu zituzten Lekunberriko sanjoanak. Festa Batzordeak eta Udaleko Kultura Sailak antolatutako egitarauak musika, gastronomia eta herri giroa uztartu zituen bost egunez. 

Jaiak ekainaren 20an hasi ziren: paella lehiaketa, garagardo azoka eta Mataton egitasmoaz gozatzeko aukera izan zen. Hurrengo egunean, ekainaren 21ean, Larraun Kantuz ekimena eta puzgarriak izan ziren protagonista.

San Joan bezperan, ekainaren 23an, suaren inguruko ospakizunak egin ziren. Herritarrek ohiko sua piztu zuten, urteko gau berezienetako bat ospatzeko. Amaitzeko, ekainaren 24an, San Juan Egunean, herri bazkaria egin zuten, jaietako azken egunari amaiera emateko.