Plazaola kiroldegiak taberna zerbitzu berria du

Mailope Aldizkaria 2026ko uztailaren 3a

Argazkia: Kanti Chill.

Uda honetan, Lekunberriko Plazaola kiroldegiak taberna zerbitzu berria izango du. Horretarako, Udalak eta Garapen enpresa publikoak berdegunea egokitu dute: bi etxola, terraza eta erabiltzaileentzako mahaiak, aulkiak eta itzalpeak jarri dituzte.

6.000 euroko inbertsioa egin da, eta lanen zati bat udaleko langileek burutu dute. Tabernaren kudeaketa, berriz, Kantina taldeari esleitu zaio.

Taberna herritar guztientzat egongo da zabalik, kiroldegiko erabiltzaile izan edo ez.