Gizonkeriak

Leire Aranburu

Espezie berbera, eboluzio maila ezberdinak.

Azkenaldian “ simioek“ (barkatu primatea bazara) nazkatuta naukate, besteak beste “Frankorekin hobeto bizi ginen“ edo “ emakumeok ez dugu feminismoa behar, dagoeneko libre gara“ bezalako esaldiekin. 

Etxean giltzaperatuak ez bizitzeak ez du esan nahi libre garenik. Emakumeen gorputzak erakusleiho moduan erabiltzen dira, inolako lotsarik gabe eta harrotasunetik, eta hau ez da emakumea libre izatea.

Ez Marikarmen! kendu gizarte heteropatriarkal matxistaren betaurreko monopolizatuak mesedez…  emakumeoi kontsumismoaren ardatz bihurtu gaituzte  Adibiderik nahi? Marilyn Monroe 1962an hil zen, bizitza intentsuaren ondoren behingoz deskantsua pentsatuko duzue, ba ez. Gizon batek, gaineko kripta erosi, eta buruz behera lurperatzeko exigitu zuen, betirako Marylinen gainena egoteko, beste batek ondokoa, Marylinen ondoan betirako egotea gozoegia zela esanez.

Hildako gizonari, bizitzan lorturikoa aitortzen zaio, hildako emakumeari aldiz  behin izan zituen edertasuna eta eman zitzaion balioa, eman dezakeen dirua. Berdintasuna lortu dugula esatea erosotasun bat da, ez errealitate bat.