Kemen Aldabe eta Xabier Azpiroz erremontistekin erremontearen orainaz eta etorkizunaz hitz egin dugu. Oriamendi enpresak antolatuko duen azken binakako txapelketaren atarian, bakoitzak izango duen bikotekideaz, txapelketako helburuez eta aurkariez aritu gara. Baina, batez ere, erremontearen etorkizunarekiko kezka azaldu dute bi pilotariek. Oriamendik Galarretako jarduna kudeatzeari utziko dio, eta oraindik ez dago argi nork hartuko duen lekukoa edo erremonte profesionalak nolako jarraipena izango duen. Ziurgabetasun horren aurrean, kirol honek aurrera egin dezan behar den babesaz eta etorkizuneko aukerez hausnartu dute biek.