Aurten ere Ttutturre K.Eren urteroko bazkaria eginen dute Juanluzenea Oderizko sagardotegian, eta ibilkide izanen dituzte Sakanako Mendizaleak elkarteko lagunak. Hau da egitaraua: Goizeko 8:00etan aterako dira Lekunberriko frontoiko aparkalekutik, autobusez Irañetara joateko. Bertan zain egongo dira Sakanakoak elkarrekin 8:30etan ibilbideari ekiteko. Lekunberriko irteeran aldatzeko arropa furgoneta batean sartuko dute Oderitzera iristean aldatzeko. Ibilbidea Irañetatik abiatuko dira Urruntzerako iturrietarantz, eta Aralar zeharkatuz Oderitzera iritsiko dira 13:30ak aldera Sakanako lagunek prestatutako bideari jarraituz. Ez ahaztu irteera partekatua dela Ttutturre eta Sakana artean. Bazkaria Bazkaria 14:00etan izanen da eta prezioa 38 euro. Aforoa 80 kiderentzako da (40 Ttutturrekoak eta 40 Sakanakoak). Lehentasuna dute Tutturreko bazkideak aforoa bete arte. 18:00etan autobusak Sakanako lagunak eramango ditu bueltan eta Ttuntturrokook lagunekin edo lehendik utzitako autoetan itzuliko dira. Izena emateko idatzi telefonoz (WatsApp) honetan: 679726138 (Idoia Sarasa). Adierazi irteera eta bazkarira apuntatzen zaren ala bazkarira bakarrik.