Araizko Zaporeak 9. feria ospatu zuten igandean Arriben

Aralar Irratia 2025ko urr. 27a, 14:01

Araizko Zaporeak 9. feria ospatu zuten igandean Arriben. Honi buruz informazio gehiago izateko Maider Agirrebarrena Beldarrain izan dugu gaurkoan irratian. Kasu honetan, eguraldia ez zen bat etorri eta frontoian ospatu behar izan zuten azoka. Horrek ez zuen eraginik izan bertaratu zirenen umorean eta giro onean igaro zirela esan digu Maiderrek. Eskaintza zabala izan zuten eta batez ere, gazteen presentzia. Zeinak animatu nahi dituzten lan-taldean sartzeko eta parte-hartzeko.

Entzun elkarrizketa osorik hemen.