Irratia

ELKARRIZKETAK

Aralar Irratian grabatutako elkarrizketak hemen entzungai.
-- Aralar Irratia --
Aktualitatea
14 atal entzuteko
Lekunberriko Udala Ibarberri eskolako euri-uren ponpaketa sistema berritzen ari da
2026/09/16

Udala Ibarberri Eskolako euri-uren ponpaketa sistema berritzen ari da
Egun hauetan, Lekunberriko Udala Ibarberri Eskolako euri-uren ponpaketa sistema berritzen ari da. Egungo instalazioak hainbat arazo zituen: azken urteetan ponpetan matxurak izan dira, eta mantentze-lanetan ere zenbait gabezia antzeman dira.

Juan Mari Irastortzarekin egindako elkarrizketa entzungai.

 

12 min
Iluntze Akustikoak kontzertua gaur 20:30-tan Etxarriko Pestetan
2026/09/11

Gaur arratsaldean Etxarrin Iluntze Akustikoak 20:30-tan izango da. Ordu aldaketa dela eta gainera taldea ezagutzeko aukera izan dugu Enara Urra taldekidearekin. Entzun elkarrizketa eta animatu Etxarriko Pestetara!

13 min
Igandean 16k lasterketa eta talo eguna ospatuko dituzte Lekunberritik Leitzara
2026/09/10

 09:30 “16k Plazaola” lasterketa: Lekunberritik Leitzara
 10:30 Talo postuen irekiera
 11:00-14:00 Mendialdeko azoka ibiltaria
 11:00-12:00 Talo tailerra
 12:00 Giza proba saioa
 13:00 “16k Plazaola” sari banaketa
 19:00 Kultur26ko Txori Zuri dantza taldearen emanaldia

Info+: https://plazaola.eus/eu/leitzako-talo-eguna/

21 min
"Nork bisitatu gaitu?" - Turismo bulegoarekin elkarrizketa
2026/09/09

Odei Murugarrenek aurtengo udako bisitarien inguruko datuak eman dizkigu. Albiste ona da: iaz baino 500 bisitari gehiago izan ditugu gure inguruan, eta horrek erakusten du Plazaola eta gure bailarak gero eta interes handiagoa pizten dutela kanpotik datozenen artean. Bisitarien jatorriari dagokionez, gertuko zein urruneko lekuetatik etorritakoak izan ditugu; bitxikeria gisa, Taiwanetik etorritako familia bat ere izan da aurten gure artean.

30 min
.2..