Araxes Herri Kirol taldearen berri izanen dugu hemendik aurrera irratian

Aralar Irratia 2025eko azaroaren 3a

Gaurkoan Araxes Herri Kirol taldearen berri ematera Unai Ijurko Saralegi etorri zaigu. Hemendik aurrera taldeak atal propioa izanen du haien berri emateko tartea izanen dutelarik. Joan den trontza txapelketa mistoaren nondik norakoaz hitz egin digu, alegia bigarren postua lortu baitzuten. Baita asteburu honetan abiatuko den Nafarroako sokatira txapelketaren berri eman digu ere. Araxes herri kirol taldearen berri izan nahi baduzu, hemen izanen duzu haien atala.

Entzun elkarrizketa osorik hemen.