Irratia

ARAXES HERRI KIROL TALDEA

-- Aralar Irratia --
Kirola
4 atal entzuteko
Euskadiko 4x4 sokatira txapelketan parte hartu zuten Araxes taldeko neskek
2025/12/19

Araxes Herri Kirol Taldeko neskek parte-hartzearen kronika ematera etorri zaigu Unai Ijurko irratira.

Hau da haien web orrain esaten dutena txapelketan egindako parte-hartzeaz:

Urtea amaitzeko, Araxesko neskek abenduak 14ean Antsoainen burutu zen Euskadiko 4x4 sokatira txapelketan parte hartu zuten. Txapelketa hau jardunaldi bakarrekoa zen eta 250kg-tara mugatua zegoen.

Lan txukuna egin zuten eta emaitza nahiko ona lortu zuten. Emaitza hobea lortzeko oso gertu egon ziren tiraldi pare batean baina azkenean, lana errematatzeko behar den azken txispa hori faltatu zen eta bere hortan gelditu zen.

Sailkapena:  

Txapeldun: Beti Gazte, 2. Txantrea, 3. Abadiño B, 4. Abadiño A, 5. Araxes, 6. Antsoain B 7. Amaiur eta 8. Antsoain A.

https://araxesherrikirolak.blogspot.com/

Araxes Herri Kirol taldeak Nafarroako sokatira txapelketaren lehen jardunaldian parte hartu zuen igandean. Bigarren jardunaldia izanen dute larunbata honetan Lesakan.
2025/11/18

Araxes Herri Kirol taldeko neskek Nafarroako sokatira txapelketaren lehen jardunaldian parte hartu zuten igandean Antsoainen.

Bigarren jardunaldia izanen dute larunbata honetan Lesakan. 

Azaroak 22, Lesaka (17:00)       390 kilo – bigarren jardunaldia

Araxes Herri Kirol taldea igandean arituko da Nafarroako Sokatira txapelketan
2025/11/10

Araxes Herri Kirol taldea igandean arituko da Nafarroako Sokatira txapelketan. Emakumezkoen 390k 6x6 arituko dira bailarako taldeko neskak. Igande goizean hasiko da txapelketa Antsoainen goizeko 11:30-tan. Emakumezkoen txapelketa abiatzeaz gain, baita gizonezkoen 620k 8x8 txapelketa hasiko da ere.

Araxes Herri Kirol taldearen berri izanen dugu hemendik aurrera irratian
2025/11/03

Gaurkoan Araxes Herri Kirol taldearen berri ematera Unai Ijurko Saralegi etorri zaigu. Hemendik aurrera taldeak atal propioa izanen du haien berri emateko tartea izanen dutelarik. Joan den trontza txapelketa mistoaren nondik norakoaz hitz egin digu, alegia bigarren postua lortu baitzuten. Baita asteburu honetan abiatuko den Nafarroako sokatira txapelketaren berri eman digu ere. Araxes herri kirol taldearen berri izan nahi baduzu, hemen izanen duzu haien atala.

Entzun elkarrizketa osorik hemen.

.2..