Gaurkoan gure beste finalistarekin egon gara: Ibai Soroa. Berarekin batera, Txomin Amundarain ere arituko da finalean. Bi arribetarrekin hitz egin dugu jada ostiral honetako finalaz. Sarrerak egunean bertan salgai finala aurretik Doneztebeko pilotalekuan egonen dira.
2025eko azaroaren 14an Doneztebeko Ezkurra Pilotalekuan, arratsaldeko 18:00tan.
NAFARROAKO I. MAILAKO AIZKORA TXAPELKETAREN FINALA
Parte hartzaileak:
– Iker Vicente (Otsagi)
– Ibai Soroa (Arribe)
– Oier Kañamares (Arostegi)
– Txomin Amundarain (Arribe)
– Julen Kañamares (Arostegi)
Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko.