Arribeko aizkolariak bihar izanen du Euskal Timber txapelketa berriaren finala Zarautzen. Txapelketa Stihl Timbersports-en lehiaketak bezalakoa izanen da, zehazki, trophy formatua. Stihil nekazaritzako makina eta tresnen enpresa bat da, eta lehiaketako motozerrak marka horretakoak izango dira. Timberrek, berriz, egurra esan nahi du ingelesez.
Parte-hartzaileek 40 zentimetroko diametroa duen enbor bat motozerra batekin zatitu beharko dute; ondoren, 30 zentimetroko diametroa duen enbor horizontal bat aizkorarekin; eta, ondoren, lehen enborrera itzuliko dira zerrarekin ebaki bat egiteko. Azkenik, lehiakideek aizkora hartuko dute berriro 30 zentimetroko egurra formatu bertikalean mozteko.
Euskal Timber finala - Aritzbatalde frontoian (Zarautz)
18:00