Araxes Herri Kirol Taldeko neskek parte-hartzearen kronika ematera etorri zaigu Unai Ijurko irratira.
Hau da haien web orrain esaten dutena txapelketan egindako parte-hartzeaz:
Urtea amaitzeko, Araxesko neskek abenduak 14ean Antsoainen burutu zen Euskadiko 4x4 sokatira txapelketan parte hartu zuten. Txapelketa hau jardunaldi bakarrekoa zen eta 250kg-tara mugatua zegoen.
Lan txukuna egin zuten eta emaitza nahiko ona lortu zuten. Emaitza hobea lortzeko oso gertu egon ziren tiraldi pare batean baina azkenean, lana errematatzeko behar den azken txispa hori faltatu zen eta bere hortan gelditu zen.
Sailkapena:
Txapeldun: Beti Gazte, 2. Txantrea, 3. Abadiño B, 4. Abadiño A, 5. Araxes, 6. Antsoain B 7. Amaiur eta 8. Antsoain A.
https://araxesherrikirolak.blogspot.com/