Euskal Timber Txapelketaren finala ospatu zuten joan den asteburuan Zarautzko Aritzbatalde frontoian. Bertan izan zen Arribeko aizkolaria, laugarren postua lortzen zuelarik Dani Vicente arerio izan zuen azken parte-hartzean.
Txapelketa Julen Kañamaresen aurka hasten zuen, galdu egin bazuen ere, Kañamares txapelketatik kanpo uzten akatsa egin baitzuen, Soroak aurrera egiten zuen. Hurrengoa Xabier Zaldua izan zuen arerio eta azken-aurrekoa Julen Alberdi "Txikia". Azkenekoan Dani Vicenterekin lehiatu zen 3. eta 4. postuagatik.
Vicente aitak 3'04"-tan amaitzen zituen lanak, soroak 15 segundu gehiago behar izan zituelarik (3'19").
Joan den asteburuak askorako eman zion Ibairi alegia, bere lehen apostua adostu bai zuen Zalduarekin Martxoak 7 Tolosako Zezen plazan. 4 oinbiko eta 10 kanaerdiko adostu zituzten aizkolariek.
Polemika egon bazen ere, naturaltasunez egin zutela kontatu digu Ibaiek.