Kazetaritza tailerra positiboki baloratua izan da eskolan

Aralar Irratia 2025eko urriaren 31

Joan den irailaren 26an Mailope aldizkaria Betelu Araxes eskolan izan zen kazetaritza tailerra eskaintzen. Bertan, gaur egungo langilea den Irati Moreno eta langile ohia den Ane Ubegun Goikoetxea egon ziren. Azken honekin hitz egin dugu gaur goizean irratian, ikasle ohia bada ere, zuzendaritza eta erredakzio taldean parte hartzen jarraitzen du gaur egun.

Tailerrean egindakoaz eta balorazioaz hitz egin digu. Mailopek positiboki baloratu du tailerra baita eskolak ere. Honek ikasleei jakinmina piztea du helburu baita kazetaritzan ere. Nafarpresek antolatutako lehiaketan parte hartu zuten zenbait ikasleek, seinale positiboa.