Bi urte igaro dira Unai Otermin Satrustegui beteluarra "Gizakia helburu" proiektutik atera eta biziberritu zenetik. Aurre egin zion berak esaten dion "putzu beltzari" drogak uzteko prozesua hasi eta amaitu ere egin duen arte.
Orain bere esperientzia kontatu eta errealitatearen berri ematera etorri da Unai. Aurpegia eman eta zulotik atera daitekeela garbi adierazi du, beti ere, borondatea izanez gero.