Telebista

BIDEO-ELKARRIZKETAK

Egilea: Aralar Irratia
4 atal ikusteko
"AMAGOIA DRAGOIA" ikuskizun berria aurkeztera etorri da Nerea Urbizu Aralar irratira
2026/11/05

Ene Kantak taldeak abentura berri bat jarri du martxan: Amagoia Dragoia. Haurrei eta familiei zuzendutako proiektu berriak hiru osagai nagusi ditu: Nerea Urbizuk idatzitako eta Mikel Santos «Belatz»ek ilustratutako Amagoia Dragoiaren ezkatak liburua, Erdi Aroan girotutako bost abesti berri eta izen bereko musika-antzerkiko ikuskizuna.

Oraingo honetan, Ene Kantakeko pertsonaiak denboran atzera egingo dute, Erdi Arora, Amaiur herrira. Bertan, agintarien eta herritarren arteko bidegabekeria eta desberdintasun egoerei aurre egin beharko diete, elkarlana, elkartasuna eta adiskidetasuna ardatz hartuta.

Istorioaren bidez, emakumeek Erdi Aroko gizartean izan zuten garrantzia ikusarazi nahi dute, baita berdintasuna, justizia, natura errespetatzea eta auzolanaren balioa bezalako gaiak landu ere. Euskararen erabilera sustatzea eta txikienei kantaren, dantzaren eta jolasaren bidez ikasteko aukera eskaintzea dira proiektuaren beste helburu nagusiak.

 

Amagoia Dragoia – Emanaldien agenda

Azaroak 8, igandea

Antsoain - SARRERAK AGORTUAK

Antsoaingo Antzokia

18:00

Azaroak 13, ostirala

Irun

…

23 min
Xabier Azpiroz buruz buruko erremonte txapelduna
2026/10/29

Xabier Azpiroz buruz buruko 2026 erremonte txapelduna izan dugu irratian. Uitziarrak finala nola bizi izan zuen kontatu digu baita etorkizunera begira dituen kezkak ere. Ikusi elkarrizketa osorik hemen.

21 min
0 atal ikusteko