Beteluko udaletxeak positiboki baloratu du igerilekuekin hartutako erabakia

Aralar Irratia

Betelun aurten lehen aldiz igerilekua kontrolatzeko langileak jarri dituzte, eta Lontxo Zubillaga alkateak positiboki baloratu du esperientzia. Bereziki, igerilekuaren inguruko ibilgailuen kontrola eta zaborraren murrizketa nabarmendu ditu, erabilera eta ingurunea hobeto zaindu direla azpimarratuz. Udalak, beraz, neurri berriak izan duen harrera ona eta lortutako emaitzak ikusita, aurrera begira esperientziari jarraipena emateko aukera aztertuko du.