Ibilbide luzea du gure aldizkariak. 1990. urtean sortu zen Mailope bertako albisteak jaso eta euskara sustatzeko. Gaur egun, Araitz, Betelu, Lekunberri eta Larraungo albisteen berri emateaz gainera, eskualdeko herritarrok batzen gaituen proiektu bat bilakatu da.
Urte guzti hauetan zuekin elkarlanean egindako ahaleginak bere fruituak eman ditu eta aldizkariak beti bere nortasunari eutsi dion arren, gu ere, denborak aurrera egin ahala, aldatzen goaz.
Hainbat aldiz aldatu du Mailopek bere aurpegia eta orain paperetik mundu digitalera salto egiteko momentua iritsi zaigu.
Hona hemen Mailope aldizkariaren webgune berria. Bertan hilabetero kaleratzen ditugun zenbakiak irakurtzeko aukera izanen duzue, baita eskualdeko azken ospakizunen argazkiak ikusi, aldizkariko bazkide egin eta zure herriko albisteak edo aldizkarirako informazio baliagarria bidaltzeko aukera ere.
Hemendik aurrera Malloetako magaletik urrun egonda ere, inoiz baino eskurago izanen gaituzu.