ELKARRIZKETAK

Julio Soto Miarritzen izango da bihar, finalerako urrats erabakigarriaren bila

Aralar Irratia

Bihar Miarritzen jokatuko den finalaurrekoaren bezperan, azken asteotako prestaketa lanen errepasoa egin du Julio Soto. Txapelketako saioetan orain arte ikusitako maila altua nabarmendu du bertsolari nafarrak, eta belaunaldi berriek oholtzara ekarritako freskotasuna zein ekarpena balioan jarri ditu. Era berean, biharko saioan bertsokide izango dituen kideen maila goraipatu du, hitzordu estua eta orekatua aurreikusiz.