Dirua buruan

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Nuñez 2024ko mar. 19a, 08:26

Diruaren gaia maiz dut buruan. Egunero, behin baino gehiagotan, izaten ditut diruaren inguruko pentsamenduak eta, batzuetan, kezkak. Zenbat gastatzen ari naiz, zenbat ordaindu beharko dut laster, zenbat irabazi beharko dut. Dirua ez daukat, ez faltan, ez soberan. Zorrak dauzkat, hipoteka esaterako, baina nire lanak fakturak eta zorrak ordaintzeko haina ematen dit, bai eta plazer batzuk ordaintzeko ere.

Dirua irabazi beharra badut ere, dirua etorri egiten zait behar dudan neurrian. Ez dut, oraindik, nahikoa irabazten aurreztu
ahal izateko baina gabeziarik ere ez dut pasatzen. Esango nuke horrela izan dela nire bizitzaren gehienean eta estualdiak
egon direnean beti iritsi da laguntza. Baina diruaren beharraren inguruko kezkak, poliki poliki, hazi egin zaizkit urteak bete ahala. Maiz saiatzen naiz konfiantza mezuak neure buruari ematen ikusia baitut lana ongi doala eta faltan ez dudala dirua. Hortxe bizi naiz, dirua etorri, dirua joan, baina lasaitasun txi-
kiarekin. Horregatik, egunero gaia nire buruan bueltaka. Nire gurasoek, nire aitona-amonek, estualdiak pasatu bai, baina behar zutenerako haina izan zuten. Haiek, edozein langilek bezala, bizi izan zituzten diruaren beharraren kezkak. Nik umetatik hori arnastu nuen, baina ez dut konfiantza galduko. Orain arte bide luzea egin dut gabeziarik gabe. Asko dut eskertzeko.