Ttutturre kirol elkarteak igandean eginen du irteera. Bi ibilbide (motza eta luzea) egiteko aukera eskeintzen dute. Izen ematea ostegunarte: ttutturrekirolelkartea@gmail.com
Gaurkoan Idoia Igoa elkarrizketatu dugu igande honetako irteeraren berri izateko. Entzun elkarrizketa osorik hemen.
Hemen duzue ere Ttutturrek zabaldu duen mezua informazio osagarriarekin.
Ibilbide luzea:
Ibilbidea Lizarako aterpetxea, Bisaurin, Gabarditoko aterpetxea zeharkatuz egingo dugu. Laster Aldecua aterpetxe bitxiaren ondotik igaroko gara, eta geroago Forestal aterpetxetik, Plana Mistresa bezala ezagutzen den hesi ederra iritsi baino lehen. Belardiak utzi eta eremu harritsuan sartuko gara. Bertan, mugarriak lagun ditugula, Bastes lepora iritsiko gara, baina aurretik Fetas Gainaren ondotik igaroko gara Bisaurin (2.670 m.) igotzeko. Jetsierarako, gure urratsak kontrako norabidean bideratuko ditugu Foraton lepora, non GR-11 eta Senda de Camille arrasto gorri eta zuriak aurkituko ditugun. Aurrera jarraituko dugu Aniz eta Dios te Salve Planaren aterpe libreen ertzetik Salto de la Vieja eta Gabardito aterpetxera iristeko. Denbora: 6h.15m.
Ibilbide motza:
Hasiera bateratua Lizarako aterpetxetik eta amaiera Gabarditokoan, baina kasu honetan zeharkaldia zuzenean egingo dugu, GR-11 edo Camilleko Bidezidorraren markak jarraituz. Ohiko ibilbidea da eta zailtasun berezirik ez du. Lizarako aterpetxetik irtengo gara marka zuri-gorriak jarraitzeko Foraton lepora. Bertan, gogoa izanez gero, gertu dagoen Puntal Alto del Foraton (2.154 m.) mendira igo gaitezke. Markei jarraituz Plan de Aniz eta Dios Te Salve aterpetxeen ingurutik Gabarditoko aterpetxera iritsiko gara. Denbora: 3h.30m.
Bazkaria:
Kasu honetan, bakoitzak bere hornidura eramango du; izan ere, kontuan hartuta joan-etorrien iraupena eta itzulera-denbora, ezinezkoa da inguruko establezimenduetan menuren bat hitzartzea.
hala ere, Gabarditoko aterpetxean erreserba egin daitekeela esan digute, ibilbide motzekoek nahi izanez gero, aukera hori dago.