Sagardogintzaren bigarren jardunaldia ospatu zuten larunbatean Aldatzen

Aralar Irratia 2025ko urr. 27a, 13:37

Sagardogintzaren bigarren jardunaldia ospatu zuten larunbatean Aldatzen. Honen berri izateko Javier Irigoien izan dugu gaurkoan irratian. Eguraldiak errespetatu egin zituen eta kalean ospatu ahal izan zuten goiz osoko egitaraua. Auzolanari garrantzia eman diote eta positiboki baloratu dute antolatzaileek egondako giroa eta batez ere, jendearen parte-hartzea. Laster kaleratuko duten bideo bat grabatzen egon ziren ere, aurreko larunbatean grabatzen hasi zirenak.

Entzun elkarrizketa osorik hemen.