Amaia Govillar Arza etorri zaigu gaurkoan irratira honen berri emateko eta merezitako sariarengatik zoriondua izateko ere. Amaiak goraipatu du hogei urte hauetan egindako lana, baina ez dela bakarrik egon aipatu digu: Miren Larburu eta Rakel Navarro ere sari honen irabazleak direla esan digu, baita haiekin lanean hasi berri den Lore Azpirotz ere gogoan izan du.
Saria Miras de Aire kobaren barruan eman zen, Koba Turistikoen Lehen Jardunaldi Lusitaniarren baitan, non Espainiako eta munduko koba turistikoen ordezkariak bildu baitziren, ISCA (International Show Caves Association) elkarteak gonbidatuta.
Saria Manuel Durán, ACTEko lehendakariak, eman zuen; ISCAko presidentea, George Veni (Austria), arduratu zen insignia ofiziala jartzeaz. ACTEko idazkari Oviedo Gonzálezek irakurri zuen aktaren edukia.
Amaia Govillar Arzak, kobako gidari eta kudeaketako arduradunetako batek, aurkeztu zuen Mendukiloren hautagaitza, eta ACTEko epaimahaiaren aho bateko babesa jaso zuen. Bere lana, “20 urteko praktika onak: jasangarritasunean, kontserbazioan eta ingurumen-hezkuntzan” izenburupean, kudeaketa integrala, ingurumenarekiko errespetua eta komunitatearekiko konpromisoa uztartzen dituen adibide bikain gisa baloratu zen.