Aurten 25 urte bete dira Errazkinen zikiro jatea egiten hasi zirenetik festen baitan. Jon Oreja izan dugu gaur goizean irratian honi buruz hitz egiten. Bera egungo sukaldaria da, baina ez da bakarra. Bere hitzetan, auzolanean aurrera ateratzen den ekimen bat da, belaunaldi ezberdinen arteko elkarlanarekin. Leitzar talde baten laguntzarekin hasi ziren orain mende laurdena eta hiru urte dira jada herrikideek laguntzarik gabe prestatzen hasi zirela. Zikiroak duen garrantziaz eta honek inguratzen duen inguruan aritu gara goizean irratian.
Entzun elkarrizketa osorik hemen.