Gaurkoan Latasako Biltegiaren irekierari buruz aritu gara Stanislava Tsankova Karalievarekin. Mugiroko ostatuan egoteaz gain, salto egin du familiak Biltegia hartzera ere. Jada bi urte dira saiakerak egiten hasi zirenetik eta hilabete daramate ireki zutenetik. Toki berezian kokatuta dago, alegia Plazaolako bide berde bazterrean, aintzin tren-geltoki zaharra izan zelarik. Eskaintza zabala izanen dute orain asteburuetan bakarrik, baita jai egunetan ere: bazkariak, afariak, plater konbinatuak, pintxoak, gozoak besteak beste. Hostalaritza eskaintzaz gain, kultur areto bezala erabiltzea dute asmoa.
Ordutegia:
Ostirala-Larunbata: 10:00 – 22:00
Igandea: 10:00 – 20:00