Larraungo Udalak partekatu duen galdetegi laburraren bidez, ibarrean euskarak bizi duen egoeraren argazkia egin nahi dute. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren iritzia jasotzea, horrela, denen artean egingo duten argazkia errealagoa izango baita.
Asko eskertuko dute galderak erantzutea. 5 minutu baino ez dira behar: Euskararen egoera Larraunen.
Udalak adierazi duenez, erantzunekin jasotako ondorioak eta bestelako datu batzuk aurkeztuko dituzte jendaurrean, “zure iritzia jaso nahi dugu, animatu eta parte hartu”.
Larraungo Udala, UEMA eta Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateak antolatua.