Celia Fañanás Lopez (TDiferencia) aktoresa elkarrizketatu dugu gaur goizean, ostiralean Baraibarren eskeiniko duen antzerki-bakarrizketa dela eta. Azaroak 14, arratsaldeko 19:00-tan. Baraibar. Herriko etxea.
Laburpena:
'Gizon batzuek diote jada ez dakitela emakumeak nola tratatu'. Aktoreak interpretatzen duen Pandora pertsonaiak zabalduko du erantzunen kutxa: lekzio magistrala, barregarria eta batzuetan zentzugabea emango du, pertsona horiei zalantza guztiak argitzen laguntzeko. Baliteke gizon batzuek harremanetarako trebetasunen galera sentitzea, Pandorak konpontzen lagunduko duena. “Barre egiteak, ikasteak eta partekatzeak eraldatu egiten gaitu, gure bizitzak aberasten dituzten eta komunitatean hazten laguntzen diguten loturak sortuz.