Gaurkoan Javier Irigoien Ondarea kultur taldetik etorri zaigu izan duten azken aurkikuntzaren berri ematera. Elur zulo bat aurkitu dute Aldatzen. Otsailean hasi ziren lurra kentzen eta gaur egun lau metroko paretak dituen elur zuloa desestali dute. Aranzadirekin elkarlanean hasi dira orain, zuloaren jatorriaz jabetzeko eta baita balorean jartzeko ere.