Ttutturre Kirol Elkarteko junta berriko lehendakaria elkarrizketatu dugu gaur irratian, Joxan Azpiroz "Goiko". Kide aski ezaguna da elkartean eta ongi lagunduta izango dela esan digu. Urteko azken irteeraren berri eman digu baita datorren urteko zenbait irteera ere aurreratu dizkigu. Igande honetan Nafarroako Mendi Federazioak antolatua, "Mendigoizale Eguna" ospatuko dute Aralarren.
Hemendik aurrera, Ttutturre Kirol Elkartearen berri ematera etorriko zaigula esan digu Joxanek.