Inaxio Beguiristain izan dugu gaur goizean irratian. Martitxonea Sagardotegia prest da aurtengo denboraldiari aurre egiteko. 20 tona sagar bildu dituztela esan digu baita oso uzta ona atera dela ere.
Ostegun honetan Lekunberrin, Toki-Alai Sagardotegian izanen da Nafarroako sagardotegien irekiera.
Txotx eginen duen gonbidatu berezia Iker Vicente izanen da.