Perkatzenea Sagardotegia ere presente izanen da “Plazaola Gastronomikan”

Mailope Aldizkaria 2026ko otsailaren 25a

Ioseba Rubio (Perkatzenea Sagardotegia) elkarrizketatu dugu goizean "Plazaola Gastronomikan" eginen duten parte hartze nabarmenaren harira. Alegia, lau esperientzietatik hirutan presente izango baitira. 

Ostiral arratsaldean gazta dastaketekin izanen dira Uztegin, Araitzen, Beloki Mendia Gaztandegian. Larunbat arratsaldean Curly Creek Oskotzeko rantxoan eta igande goizean 12:00tan Mendukilon, Astitzen dastaketa itsu-itsuan Bikain Gaztaki batera.

Honetaz gain, denboraldi hasierari buruz ere galdetu diogu.

GAUR IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA DA.

Izen emateak asteazkenarte dira, otsailak 25.

-Plazaolako turismo bulegoan.

-639418463 telefono zenbakian.

edo

-Izen emateko linka: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe98y9sBwHqI0xgEADawnGD0eJN1OMQe1oZKcGRssnas0bXNw/viewform