ELKARRIZKETAK

“Plazaola Gastronomika” esperientzia gastronomikoak dastatzeko aukera gurean ere

Aralar Irratia 2026ko otsailaren 23a

Asteburu honetan "Plazaola Gastronomika", lau esperientzia gastronomiko antolatu dituzte baita gurean ere. Ostiral arratsaldean gazta dastaketa izanen da lehena Uztegin, Araitzen, Beloki Mendia Gaztandegian, Perkatzenea sagardoekin. Hurrengo goizean, 11:00tan Lekunberriko Maskaradan "Showcooking" Máximo Abete ardoekin. Eta igande goizean 12:00tan Mendukilon, Astitzen dastaketa itsu-itsuan Bikain Gaztak eta Perkatzenea zukuekin.

Maitena Ezkutari (Plazaola Partzuergo Turistikoa) elkarrizketatu dugu eguerdian irratian.

Izen emateak asteazkenarte dira, otsailak 25.

-Plazaolako turismo bulegoan.

-639418463 telefono zenbakian.

edo

-Izen emateko linka: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe98y9sBwHqI0xgEADawnGD0eJN1OMQe1oZKcGRssnas0bXNw/viewform