ELKARRIZKETAK

AmaHiru Konpainiaren “ETXEA” antzerkia larunbatean Gabari Gune Irekian

Aralar Irratia 2026ko apirilaren 14a

"ETXEA" - AmaHiru Konpainia

Gabari Gune Irekia - Larraungo Udaletxean

18:30 Sarrera Doan

"Berrehun metro karratuko etxe baten aurrean aurkitzen gara. Sabai altuak, haritz egurrezko zoruak eta kaobazko ateak. Hemen ezkerretara egongela nagusia, lan prekarioaren ondoan eta aurrerago beste egongela txikiago bat inoiz lortuko ez dituzun ametsez betea. Sukaldea hor parean, bidean ahaztu zenituen lagunen jangelarekin konektatua. Bi komun, amak saldu duen etxean bezala, biak bainuontzi eta nostalgiaz ornituak. Dena oso argitsua, ez zure etorkizuna bezala. Hiriko teilatu guztiak ikusten diren hiru balkoi ditu: Itsaso, Pello eta Sebas. Gure protagonistak bezala. Sukaldean amona, etxe honen jabe, zaintzaile eta presoa. Bizitzera sartzeko modukoa. Aukera paregabea".