Larraungo Eguna ekainaren 13an izanen da

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 13a

Gorriti prest da aurten ere Larraungo Eguna ospatzeko. Ekainaren 13an, larunbatez, egun osoko egitarau zabala izanen da herrian: mendi ibilaldia, musika, pilota partiduak, dantza emanaldiak, herri bazkaria, bertso-saioa... Adin guztietarako proposamenak medio, festa giroa izanen da Larraunen.

Egitaraua:

Goizean, argi-soinua izanen da, ibarreko herrietatik txistularien eskutik.

09:00 — Mendi ibilaldia Ttutturrerekin:
Gorriti-Guratz-Uitzi-Gorriti (maila erraza)

10:00 — Pilota partiduak, Larraungo Pilota Elkartearen eskutik.

11:30 — Aralar Udal Musika Eskolaren emanaldia.

12:30 — Tirikitrauki Dantza Taldearen emanaldia.

13:30 — Larraungo Ingurutxoa.
Animatu zaitez dantzatzera!
Ikastaroak: ekainak 1 eta 8, 18:00 Gabari Gune Irekian.

14:00 — Herri Bazkaria.
Txartelak AEK Euskaltegian salgai ekainaren 8ra arte

Ondoren, bertso-saioa Uxue Alberdi eta Julio Sotorekin.

16:30 — Haurrentzako jolasak: Bizi-jolas parkea.

17:30 — Gazte zein helduentzako bingo musikatua.

19:00 — Dantzaldia Trikiteens taldearekin.

Euria bada, emanaldiak eta Ingurutxoa frontoian ospatuko dira.

  • Antolatzailea:
    Larraungo Eguneko Batzordea