ELKARRIZKETAK

Euskal Selekzioa - Venezuela partidari buruz aritu gara goizeko sarean Ibon Barberiarekin

Aralar Irratia

Ibon Barberiarekin larunbatean, azaroaren 14an, San Mamesen jokatuko den Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partidaz aritu gara. 20:00etan hasiko den neurketa berezia izango da, lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren ospakizunen barruan antolatu baita. Partiduaren bidez, Gerra Zibilaren eta frankismoaren garaian Venezuelan babesa aurkitu zuten euskaldunen arteko lotura historikoa gogoratuko dute. Horrez gain, euskal pilotari ere omenaldia egingo diote, gure kirol eta kultur ondarearen aitortza gisa. Barberiak larunbateko hitzorduaren esanahia eta Euskal Selekzioaren inguruan sortzen den giro berezia azaldu dizkigu.