Gaurkoan gonbidatu berezi bat ekarri dugu Aralar Irratira. Aner Ansorena bere "etxea" izandakora bueltatu egin da baina oraingoan elkarrizketatua izatera. Besteak beste, zoriontzeko ere ekarri dugu irratira. AEB-tatik bigarren sari bat jaso duelako oraingoan, "Aholkulari errebelazio" saria delarik. "Napolitan" sari hauek joan den urtean beste sari bat eman zioten "Komunikazio politikoan lidergo gaztea" izateagatik.
Bere ibilbidearen errepaso bat egin dugu, Aralar Irratian hasi baitzuen bere bidea hiru urteetan zehar uda garaian. Gerora LekunberriTV sortu zuen eta ikasketa garaian, zinemagintza ikasi zuelarik euskarazko lehen web-seriea sortu zutela ere aipatu du: "Deus ez da perfektua".
HAUDA Komunikazioa enpresa sortu zuenetik, komunikazio politikoan dabil buru-belarri bai beregana datozen bezeroak aholkatzen eta baita komunikabideetan parte-hartzeak eginez hala nola ETB, EiTBn eta baita egunkarietan ere, Berria edo Diario de Noticias bezalakoak.
Honi buruz eta beste zeinbat gaiei buruz hitz egin dugu gaurkoan. Entzun elkarrizketa osorik hemen.