Asier Murillo Martinez de Lizarrondo judoka elkarrizketatu dugu gaurkoan Aralar Irratian. Mexikotik etorri berri da, Guadalajaran mundu mailako azken Grand Prix txapelketan parte hartu baitu. Ez da oso pozik bueltatu, goixorik joan behar izan zuelako aurretik Malagan beste txapelketa batean parte hartu eta gero. Honek ez dio jarraitzeko gogorik kendu, alegia, bere hurrengo helburua Espainiako txapelketan urrezko domina irabaztea baita. Ongi badaki zer den podiora igotzea jada bi brontze irabazi dituelako La Nucia European Open aurtengo maiatzan eta Malaga Senior European kopan. Baita zilarra irabazi duela nazio txapelketan aipatu digu, nola urrea ere unibertsitate arteko txapelketan.
Asier elkarrizketatzearen arrazoia Lekunberri KE judo entrenatzailea delako da. Honetaz gain bere ibilbideari buruz eta kirolaren zailtasunaz ere hitz egin dugu, adibidez pisua jaistean, berak 60 kilo azpiko kategorian parte hartzen baituelako. Judoaren onuraz ere hitz egin digu Asierrek, baita datozen erronkei buruz. Sare sozialetan duen presentziaz ere, tik-token adibidez 15 mila jarraitzaile baino gehiago dituelako. Jarraitu hemen bere lana:
https://www.tiktok.com/@asier.murillo
https://www.instagram.com/asiermurillo60/
Entzun elkarrizketa osorik hemen.