Xanti Saigos Beti Kozkor taldeko kirol zuzendaria izan dugu gaur goizean irratian. Asteburuko emaitzak eman dizkigu baita taldeen berri eman ere. Beti Kozkor osasunez dabil azkenaldian eta bere harrobiko talde gehienak beren ligetako lehen postuetan daudela aipatu digu Xantik. Pozik daudela esaten zigun, helburua jokalariak formatzea dela eta batez ere, kirolarekin ongi pasatzea.