Irratia

BETI KOZKOR

-- Aralar Irratia --
Kirola
9 atal entzuteko
Porrota Zintronikon, baina sentsazio onekin. Larunbatean Beti Kozkor - CD Pamplona
2026/01/27

Cirbonero 3 - 2 Beti Kozkor izan zen joan den igandeko partidaren emaitza. Romeoren mutilek ez zuten punturik bueltan ekarri Lekunberrira. Ordea, sentsazio onekin jokatu zutela eta gogotsu daudela asteburu honetako partidari eusteko esan digu Beñat Barberena kapitainak.

Beti Kozkor - CD Pamplona

Urtarrilak 31, larunbata 16:00

Plazaola futbol zelaia (Lekunberri)

 

Garaipen berri bat Artajonesen aurka, joko alai eta azkarrarekin. Igandean Cirbonero-Beti Kozkor
2026/01/21

Beti Kozkorrek garaipen berri bat lortu zuen larunbatean Artajonesen kontra. Sentsazio oso onekin zetorren taldea eta garaipen honek hoiek sendotzen jarraitzeko balio die. Igande honetan Zintronikon, partida latza izanen dute Cirboneroren aurka.

Subizaren aurkako partidaren kronika. Beti Kozkor - Artajones Larunbatean 16:00tan
2026/01/13

Joan den asteburuan Beti Kozkorrek porrota ekartzen zuen Subizatik bueltan Lekunberrira. Partida ona jokatu bazuten ere, 72. minutuan 1-0 gola sartu zuen Subizak eta bukaera arte emaitza mantentzea lortu zuten. Asteburu honetan, Artajones taldeak Plazaola futbol zelaia bisitatuko du larunbatean arratsaldeko 16:00etan.

Beñat Barberena etorri zaigu beti bezala, baina Martin Juanenak eta Inaxio Beguiristainek ere parte hartu dute gaurko elkarrizketan.

Beti Kozkor - Beti Onak gaur Lekunberrin 19:00-tan. Asteko hirugarren garaipenaren bila.
2025/12/18

Garaipenez beteriko aste honi gaur arratsaldean urteko azken garaipena gehitu nahi dio Beti Kozkorrek. Joan den astean atzeratu egin zen partidua 1-0 irabazten zuten Aoiz taldearen aurka. Larunbatean, Arren urteko partidarik eroena jokatu zuten mutilek 4-6 azken emaitza lorturik. Sei puntu hoiek gehitzean, 19 punturekin kokatu dira lekunberritarrak 8º postuan. Beñat Barberena etorri zaigu gaur irratira aste hontako partiden kronika ematera baita gaurko partidaren berri ere. 

 

Beti Kozkor - Beti Onak

Plazaola (Lekunberri)

gaur 19:00

Beti Kozkor - CD Aoiz gaur jokatuko dute arratsaldeko 20:30-tan Lekunberrin
2025/12/10

Beti Kozkorrek berdinketa lortu zuen azken partidan Ardoien aurka. Puntu banaketa egin zuten aurreko astean Lekunberrin arerio zuzenaren kontra. Beñat Barberena izan genuen atzo irratian, partida horretako golegilea horri buruz hitz egiten eta baita aste honetan dituzten bi partidaz ere. Gaurkoan atzeratu behar izan zuten partida jokatuko dute Aoizen aurka. Baita larunbata honetan Arren, Ezcabarteren kontra ere.

 

Beti Kozkor - CD Aoiz

Lekunberri (Plazaola)

20:30

Beti Kozkor-Ardoi bihar goizeko 12:00-tan jokatuko dute Lekunberrin
2025/12/02

Beti Kozkor-Ardoi bihar goizeko 12:00-tan jokatuko dute Lekunberrin

Peña Sport 2-0 Beti Kozkor azken partidua. Hurrengoa Aoiz taldearen kontra larunbata honetan Lekunberrin (Beñat Barberenarekin)
2025/11/20

Peña Sport 2-0 Beti Kozkor azken partidua. Hurrengoa Aoiz taldearen kontra larunbata honetan Lekunberrin (Beñat Barberenarekin)

Joan den azaroaren 15ean Beti Kozkorrek porrota egiten zuten Tafallan. 2-0.

Asteburu honetan, azaroak 22 larunbatean Lekunberrin 15:30-tan. 

Honi buruz hitz egin dugu gaurkoan Beñat Barberenarekin.

Beti Kozkorren asteburuko emaitzetaz eta beste zenbait kontuetaz hitz egin dugu Xanti Saigoisekin
2025/11/10

Xanti Saigos Beti Kozkor taldeko kirol zuzendaria izan dugu gaur goizean irratian. Asteburuko emaitzak eman dizkigu baita taldeen berri eman ere. Beti Kozkor osasunez dabil azkenaldian eta bere harrobiko talde gehienak beren ligetako lehen postuetan daudela aipatu digu Xantik. Pozik daudela esaten zigun, helburua jokalariak formatzea dela eta batez ere, kirolarekin ongi pasatzea.

Beti Kozkorren berri izanen dugu hemendik aurrera irratian
2025/11/06

Hemendik aurrera Beti Kozkorren berri izanen dugu irratian. Gaurkoan Beñat Barberena etorri zaigu, joan den partidaren berri ematera eta datorren partiduari begiratu diogu ere.

Huarte 1-0 Beti Kozkor (10/31 20:15) - Porrotarekin bueltatu ziren etxera Lekunberritarrak joan den ostiralean. Areriorak aurreratzen direnean buelta ematea kostatzen zaiela esaten zigun Beñatek.

 

Hurrengo partidua:

Beti Kozkor - Valle de Egüés (11/8 16:00) 

.2..