Asteburuan Nafarroak lehen aldiz UEFA eskualde kopako final laurdenetarako pasea lortu zuten Agoitzen. Bertan, taldeko jokalariak izan ziren ere Beti Kozkorreko hiru jokalariak: Bingen Begiristain, Xabi Arrieta eta Hodei Buldain. Azken honekin hitz egin dugu gaurkoan, bi partidak osorik jokatu baitzituen atea ongi babestuz, golik ez baitzioten sartu.
Final laurdenak urtarrilaren 28 inguruan jokatuko direla badakite baina ez noren kontra. Hilabete bukaeran jakinen dute zein izanen den haien arerio, partida bakarra jokatuko dutelarik final erdietara aurrera egin ahal izateko.
Entzun elkarrizketa osorik.