Gazako herritarren aldeko pilota jaialdia eginen dute abenduaren 28an Lekunberrin

Aralar Irratia 2025eko abenduaren 24a

Abenduaren 28an, Jayan Jai pilotalekuan Gazako herritarren aldeko pilota jaialdia eginen dute. Hiru partida izanen dira lau t'erdikoa, buruz-burukoa eta binakakoa. Lehen partida 17:00-tan hasiko da. Sarrerak 5 euroren truke, txarteldegia 16:00-tan irekiko delarik.

Larraungo talde internazionalistak antolatutako ekimen bat bada ere, ez daude bakarrik. Salam Gaza Nafarroa laguntzaile izanen dute., jasotako dirua kudeatu eta Gazara bidaltzeko. 2000 euro biltzea dute helburu, hau da, 100 familientzako egun bateko elikadura.