Iñigo Lasarte izan genuen atzo irratian bere azken lorpenaren berri ematen. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan iritsi bazen, nafarren sailkapenean bigarren postua lortu zuen. Valtierrako XIV. duatloiean bere lehen parte hartzea izanik oso emaitza ona lortu duela esan zigun. Duatloiean Hiru-herri taldearekin parte hartu zuen baina Iñigo gurean ere oso presente dago. Alegia, bera ere Goiztiarrak Mendi Lasterkari taldeko kidea dugu ere. Hemendik aurrera haien berri emateaz ere arduratuko dugu Iñigo. Zorionak lorpenarengatik!