Gorka Urbizu izan dugu Aralar Irratian, Peiremans+ taldearen itzuleraz eta azkenaldiko proiektu berriez hitz egiteko. Hamar urteko etenaren ondoren, taldeak Hirugarren mailan diskoa kaleratu du eta hasieran aurreikusitako sei kontzertuetatik hemeretzi kontzertuko bira osatzera igaro dira, zaleen harrera ikusita. Itzulera honetan, Julen Zeballos batu zaie taldera, Marino Goñiren lekukoa hartuz. Diskoa irekitzen duen kanta Durangoko Palentinoa da eta atzean dagoen istorioa eta bideokliparen grabaketa eguna ere izan ditugu hizpide. Horrez gain, Gorkak martxan jarri berri duen Zilarra Diskoak zigiluaz aritu gara, baita ekimen berri honen asmoetaz eta Naxker taldearekin hasiko duen bideaz ere.